Hasierako orrira joan

Duela 41 egun argitaratua

Tolosaldeko 11 udalerri NIREA akordiora atxikitu dira

2018-01-08

“Jan Tolosaldea” proiektuak 11 udalerriren konpromisoa jaso du, Tolosaldeko Landa Garapeneko Agentziaren ildo estrategikoen baitan

Tolosaldeako Anoeta, Zizurkil, Orexa, Berrobi, Aduna, Tolosa, Asteasu, Abaltzisketa, Ibarra, Amasa-Villabona eta Berastegi udaletxeak NIREA programari atxikitu dira Tolomendi Landa Garapeneko Elkarteak sortu eta bultzatutako "Jan Tolosaldea" proiektuaren bidez. Tolomendi NIREA sarearen kidea da eta programaren eragile sustatzailea da.

Atxikimendu ekitaldia Tolosako Topic-ean ospatu da eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailbuordea, Bittor Oroz, izan du udalerre hauek hartutako konpromezuaren testigu gisa.

“Jan Tolosaldea” proiektuak 11 udalerriren konpromisoa jaso du, Tolosaldeko Landa Garapeneko Agentziaren ildo estrategikoen baitan, eta bere helburua da udalek landa eta nekazaritza ingurune jasangarrien garapena bultza dezaten lortzea. “Jaten duguna gara” dioen filosofian oinarrituta, planak elikadura jotzen du gizartearen garapenaren bultzatzailetzat. Horregatik, “Jan Tolosaldea” proiektuaren helburuen artean daude landa ingurunea zaintzea, bertako elikagaiak babesteko, bertako produktuen azokak areagotzea, eskualdeko elikadura sistema eraldatzea, eta inguruko elikadura sistemako eragileen elkarlana sustatzea. Arrazoi hori tarteko, gaur udalek hartu duten konpromisoak izaera estrategikoa dauka.

jan_tolosaldea_1.jpg

jan_tolosaldea_2.jpg



Aldizkari elektronikoa

Harpidetu zaitez eta egon zaitez egunean.