Hasierako orrira joan

Duela 33 egun argitaratua

Gazztek, teknologian lan egiten duten emakumeak ikusarazten dituen komunitatea

2018-05-20

STEAM bokazioak sustatzeko Gazztek Gipuzkoa.

STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Artea eta Matematikak) garrantzian sinisten duen komunitatea da eta bereziki STEAM emakumeen garrantzian teknologiaren garapenerako.

Gazztek, Gipuzkoako 7-17 urte bitarteko haurrentzat eta gazteentzat jarduerak eta tailerrak antolatzen dituen komunitate bat da. Esploratzeko, sortzeko eta ikasteko konbinazio perfektu bat. Imajinatzeko eta adierazteko gune bat, zientzia, artea eta teknologiarekin konbinatuz. Zure proiektu propioak garatzeko gune egokia, ekintzaile talde batek gidatuko zaituena, robotika, programazioa, ikusentzunezkoen ekoizpena, 3D inpresioa, sare sozialak eta beste erremintak. 2018-19 ikasturte berrian Gazztek komunitatearekin kolaboratzen dugu ondoko hiru jarduerak gauzatuaz:

WomanSareak lideratutako teknologia enpresetara bisitak , goiz batean zehar lan ingurune erreal baten dinamikan murgildu daitezen eta eguneroko zereginak ezagutu ditzaten.

Iraupen laburreko tailerrak WomanSarea sare soziala erabiltzen ikasteko.

Dokuforum saioak emakumearen paperaz hausnartzeko teknologia, zientzia eta artearen esparruetan.


gazztekgazztek1.jpg

logo-haundi-vertical.jpg

woaragon.jpg

gazztek_wo.jpg

IMG_6563.jpg



Aldizkari elektronikoa

Harpidetu zaitez eta egon zaitez egunean.